C@NTAMOS CONTIGO! Koru birtuala

Hemen dozue eskola artean egindako lehen koru birtuala.

Abesbatza, kontinente ezbardinetako ahotsak bat eginda, lankidetza, konpromisoa,….IKT baliabideakaz, hezkuntzak batzen gaitu. (Zuzendaria: Angel Alsasua)

Gure abesbatzako abeslari bi agertzen dira: Lorena Cortijo eta Ainhoa Castrillo, hain zuzen ere.

Zorionak neskak, proiektu eder honetan parte hartzeagaitik!


DBH1: “Rico vacilón”

DBH1eko ikasleek “Rico vacilón” abestia grabatu dabe. Mª Jesús Camino andereñoaren blogetik hartu dogu abesti hau, eta egia esateko oso gustora prestatu dogu.

Oraingoz, txirulaz gain, saxo altoa eta klarinetearen laguntza ere izan doguz, Gari eta Imanoli esker. Baina hori gitxi ez bada, hamar neska ere animatu dira dantzatzera.

Hemen dozue bideoa, danok disfrutatzeko!