iratxe
Iñauteriak prestatzen jarraitzeko, bideo berri hau. Dantzatu, abestu eta keinu hizkuntza… gero eta gauza gehiago, baina gustora!. Ditugun keinu hizkuntzalariekin, lana erraza egiten da. Mila esker!!
Gaur, MUSANIM, Music Animation Machine, aurkitu dut, eta atzo musika ulertzeko eta irakurtzeko hainbat era daudela komentatzen banuen, gaur beste bat gehitu behar diogu, musikomobigramak!.
Hiru pausotan ordenagailuan instalatu eta musika IKUSTERA.
Aplikazio honek MIDIak irakurtzen ditu, kontutan hartu.
Hiru pausotan ordenagailuan instalatu eta musika IKUSTERA.
Aplikazio honek MIDIak irakurtzen ditu, kontutan hartu.
MUSANIM instalatzeko hemen klikatu.
Tutoriala
Hementxe adibide bat
Eta hementxe midi asko praktikatzeko
– Ikasbil
– Musicamidigratis
Musika egiteko erabiltzen diren “osagaiak” ulertzeko eta ikasteko, beti ez dira ohiko partiturak erabili behar, askotan, askoz errazago eta hobeto ulertzen ditugu beste grafia batzuk: Erritmogramak, musikogramak, marrazkiak, geuk asmatutakoak…..Orain ikusiko duzuen moduan, teknologia berriak aukera asko eskaintzen dizkigute, hauen artean musikogrameei bizitza ematea.
Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!
Hemen adibide batzuk dituzue. Pixkanaka-pixkanaka topatzen ditudan beste batzuk gehitzen joango naiz.
Gero ta aitzakia gutxiago dituzue musika ez ulertzeko eta ez maitatzeko!