Wild Symphony (animalien sinfonia)

Urteko lehenengo sarrera|

Hilabete honetan BOSak antolatutako kontzertua dugu. Egoera ikusita, ez dakit nik joaten lortuko dugun ala ez. Baina proposamena eta gaia izugarri gustatu zitzaidanez, eta aukera asko ematen dituenez, era batean edo bestean landuko dugu.

M. Tresnak eta animalien binomioa lantzeko, betidanik, Saint Saensen "Animalien iñauteria" euki dugu. Oso material ona benetan.

Ba oraingoan, Dan Brownek m.tresnak eta animaliak lantzeko beste aukera bat eskaintzen digu, oso interesgarria ere.

Jatorrizko materiala ingelesez dago, eta liburua gaztelera itzulita dago ere, oso ilustrazio politak ditu, erosteak merezi du. Beraz, erronkarik handiena liburuan agertzen diren poemak, euskarara moldatzea izan da. Ez dut itzulpen literara bilatu, nahiko librea izan da. Nahiz  eta orain materiala publikatu, testuetan aldaketak egongo dira, ziur. Euskarara moldatzeko lan itzel honetan, Oihane Anzorandia mintegikidea laguntzaile daukat, eskerrak!! Mila mila esker hemendik ere.

Beste guztia, beti bezala, nire gustora eta beharren arabera jarri dut. Ea gustokoa duzuen!!

   Argazkian klikatu eta gozatu!




Ukeenea!!

Beste ENEA bat jaio da!!!

Antton Jauregik sortu berri duen materiala aurkeztu nahi dizuet. Orain arte ezagutu ditugun "MUSIKAENEAK"ei, ukelelea ikastekoa gehitu behar diogu.

Oso aukera ona gure txirulak daukan indarra beldur barik banatzeko. Beti esaten dudatez "txirulatik at, bizitza dago" eta soinua askoz atseginagoak dituztenak: Armonika, Ukelelea, Boomwhackersak, perkusioak ematen dizkigun aukera guztiak..... Ea zer iruditzen zaizuen!