Egilea: Mikel Romón
Herbert Jeffrey “Herbie” Hancock, Chicagon jaio zan 1940ko apirilaren 12an eta estatubatuar musikaria da.
Piano-ikasketak egin zituen, eta Miles Davisen taldean hasi zen jotzen 1963an.
Marsalis, Carter, Pastorius, Nascimento, Benson eta beste zenbait musikari ospetsurekin jo izan du.
1970eko hamarkadan, bere taldea eratu eta Jazz-Fusion estiloa sortu zuen.
1980koan, berriz, scratch musika plazaratu zuen. Oscar saria eman zioten 1987an Bertrand Tavernierren Gauerdiaren inguruan filmaren musikagatik.
Bere musika aipagarrienak : Takin´off (1963), Maiden voyage (1965), Empyrean isles (1965), Blow up (1968), Headhunter (1973), Rock it (1983), Future shocks (1983).
Hau bere musika ospetsuenetarikoa izan da:
