Munduko dantzak

Lantxo hau sortu dut, ikasturteetan zehar lantzen ditugun dantzak jartzeko. 

Orain arte, musika alde batean, bideoak beste batean, mapa eta historia ere aparte neukan. Behingoz, dana elkartzen hasi naiz, beti bezala, klik batean dena eskura eukitzeko. 
Momentuz lau herrialde ditugu, ez dira gutxi!
Zeozer faltan botatzen baldin baduzue, esan arazo barik.
Mila esker DANZAS DEL MUNDO blogari daukan material baliogarriagatik.

Orff-enea

Musika tresnen inguruko ikastaroa egiten ari naiz, eta Antton Jauregirekin armonika eta Orff musika tresnak lantzeko aukera euki dut. Armonika jada aurten hasi gara lantzen, eta oso gustora gainera.
Baina Orff instrumentazioa, “orkestra” moduan oso gutxitan erabili izan dut, besteak beste, gure musika saioak hain laburrak eta eskasak izanda, beste gauzetan sakontzea nahiago izan dudalako. 
Anttonek, berak nola lantzen duen erakutsi digu, beti bezala eta niri gustatzen zaidan moduan era plaktikoan, alegia jotzen. Eta orain “argia” ikusten hasi naiz, beraz, ikasturte honetan hasteko berandu gabiz, baina hurrengorako landuko ditugu, ziur!
Mila esker Antton egindako lanagatik.


Peru eta Otsoa

Aste Santua baino lehen nagusien txanda izan zen, BOS eta ODAIKO perkusio taldea, gaur, aldiz 1. zikloko ikasle eta irakasle, Sarrikoko musika konserbatoriora joan gara, Prokofieven “Peru eta Otsoa” ikustera. Bai, asteartean 6. mailakoak entsegu orokorra ikusteko aukera euki zuten egin zuten bisitan, baina gaurkoan txotxongiloekin ikusi dugu. Primeran egon da, errepikatzeko modukoa, beti bezala.
Ikasturtea amaitu baino lehen azkenengo ekitaldi bat eukiko dugu 2. ziklokoentzat, hauxe dantzaren ingurukoa.
Hona hemen gaurko argazki batzuk eta ikusitakoaren bideo txiki bat.

ARGAZKIAN KLIKATU