Julio Paynoren lana

Julio Payno eta bere bloga AULA DE MÚSICAren jarraitzailea naiz, asko gustatzen zait Juliok asmatzen, eta sortzen dituen ariketak eta jolasak (egunen baten horrelakoak egiten ikasi beharko dut!) . Zuek, jada, bere lana ezagutzen duzue, behin baino gehiagotan erabili dugu eta: Ale hop, Monbaza, Soinuen tinbrea…..
Gaur bi ariketa berri aurkeztu nahi dizkizuet:
      1. J.S.Bach eta bere lana 2. SUITEKO BADINERIE zatia ezagutzeko ariketa oso polit bat. Gorputz perkusioaz edo m.tresnekin egiteko aukera dugu.

      2- GAUZAK deitutako ariketa honetan, Orff instrumentazioa erabili beharko dugu! 

ZONA DESCARGAS : Hementxe dituzue ariketak deskargatzeko edo txertatzeko hainbat aukera.

Lan ta Lan 15-16

Ikasturtea amaitzear dago, eta gure egin beharreko guztiak bukatu ditugu jada. Beti bezala hementxe klaseetan landu ditugun hainbat ekintza dituzue, danak ez, ezinezkoa, baina asko bai. Ikusi zeuenak, baina beste kurtsoetan egin dituztenak ere kuxkuxeatu, lan polita egin duzue eta.

Kontaidazu! kantaidazu!

Aspaldin ezagutu nuen materiala da hau. Bertan ipuinak eta abestiak daude, eta aukera politak ematen dizkigute.
Egileek paperean eta CD batean prestatu zuten, gaur egun deskatalogatuta dagoena. Baimena eskatu nien nire erara jartzeko, eta baietza jaso ondoren lanean jarri nintzen.
Momentuz, niri interesgarriak iruditu zaizkidanak jarri ditut, baten bat gehiago jartzea nahi baldin baduzue, esan eta gehituko dut.