Oporrak!!

Ikasturtea amaitu da, orain bai. Lehengo astean zuek, eta gaur nire txanda heldu da. 
Aurten, eskola berria izan da niretzat eta elkar ezagutzea tokatu zaigu, zuek ni, nik zuek, eta ondorioa ez da batere txarra izan, nire aldetik behintzat oso gustora eta pozik egon naiz zuekin.
Orain deskantsatzeko unea heldu da, beraz, zuek!!!! disfrutatu, gozatu, bidaiatu, maite dituzuenekin egon, pilak kargatu eta irailean berriro lanera!!
Nik gauza bera egingo dut, lasai!! ta aldi berean, datorren ikasturterako gauza interesgarri eta dibertigarriak prestatzen hasiko naiz.
Muxu bana, eta irailera arte!!! txintxo ibili eta euskaraz bizi!!

Kontzertura goaz!!

Gaur, Bilboko goi mailako kontserbatoriora joan gara BOSeko kontzertu didaktiko batekin gozatzera. Klasean landuta, bagenekien pixkat zertaz zihoan istoriotxoa, zeintzu musika tresnak agertuko ziren, musikak…..baina dena ez, noski!! 
Benetan merezi izan du, kontzertu bikaina, eta umeen gustokoa, denok eskolara pozik eta abesten!!