Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroak 25ean, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. 
Kanta berri hau, kasualitatez beteta egon da: Musika mintegiko kide batek mintegira ekarri zuen; eskolako Naroak letra ekarri zidan, eta arratsalde horretan, gelan honen inguruan hitz egiten egon ginen eta baita abesten ere; azken aste hauetan Antton Jauregirekin elkarlanean egon naiz (karaokeak…) , kantaren letra sortu dutenek Santurtzikoak dira, ezkerraldekoak!; eta nola ez, abesti hau nire udako oporretan, era batean edo bestean, nire atzetik egon da (lagun batzuk, jada, harrituta edo barrezka egongo dira. Nik Enriquitoren abesti bat erabiltzen???).
Ba bai!!!
Musika deskargatu nuen, eta Anttoni karaokea prestatzea eskatu nion, berak baietz esan, mila esker berriro!! eta hona emaitza.

Ez ahaztu!!

ERASO SEXISTARIK EZ!!! ETA…..MATXETE AL MATXOTE!!


Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Azaroaren 25ean, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. 
Kanta berri hau, kasualitatez beteta egon da: Musika mintegiko kide batek mintegira ekarri zuen; eskolako Naroak letra ekarri zidan, eta arratsalde horretan, gelan honen inguruan hitz egiten egon ginen, baita abesten ere; azken aste hauetan Antton Jauregirekin elkarlanean egon naiz (karaokeak…) ; kantaren letra sortu dutenek Santurtzikoak dira, Arkotxa Gazte Konpartsa!; eta nola ez, abesti hau nire udako oporretan, era batean edo bestean, nire atzetik egon da (lagun batzuk, jada, harrituta edo barrezka egongo dira. Ni Enriquitoren abesti bat erabiltzen???).
Ba bai!!!
Musika deskargatu nuen, eta Anttoni karaokea prestatzea eskatu nion, berak baietz esan, mila esker berriro!! eta hona emaitza.

Ez ahaztu!!

ERASO SEXISTARIK EZ!!! ETA…..MATXETE AL MATXOTE!!


Gure abestiak

Aspalditik buruan bueltaka ibili den gai bat izan da hau, eta azkenengo Curriculuma ikusita gehiago, alegia, zeintzu abesti jakin behar dituzte gure ikasleek, EHko ondarea galdu ez dezan?, eta bestetik gure kultur ondarea, eta gure ikasleena berbera izan beharko litzateke?. Nik argi dut, ez. Baina gitxienengo bat ere badagoela uste dut, eta horixe bera da lan honen zergatia.
Lan hau prestatzeko orduan, Antton Jauregik prestatutako karaokeenea lana oinarritzat hartu dut, mila esker hemetik ere!! Anttonek prestatutakoa oso zabala da, baina gure errealitatea kontutan eukinda, aukeraketa bat egin dut, eta abesti hoiei abesti originala eta letra gehitu diet.
Hau ez da lan itxi bat, alegia, handitzen joango da, zuen ekarpenak ongi etorriak izango dira.
Eta bukatzeko, abesti hauek guztiak ez ditugu musikan landuko ikasturte baten, ez, helburua epe luzerako da, pixkanaka-pixkanaka joango gara ikasten, musikan, zuen tutoreekin, jaietan….