2. eta 4. mailak elkarlanean!

Aurreko astean 1. eta 3. mailak lanean jarri bagenituen. Oraingoan, 2. eta 4. mailakoen txanda da.
"Zapiak airera" abestiarekin ez ohiko materialak erabiltzeko aukera eukiko dugu: Zapiak eta txinatar zotzak.
Bi lanen estruktura berdina da, eta nahiz eta aurten, 1. eta 3. mailak eta 2. eta 4. mailaka lotu, bai "KOKOLEOKO" zein " ZAPIAK AIRERA" nahi den moduan nahastu ditzakegu.


BatuArte MATERIALA eta gehiago

BatuArtek materialarako biltegia sortu du, eta bertan, momentuz, ikas egoera batzuk erabiltzeko prest topatuko dituzue. Beste batzuk aldiz, sortzeko edo osatzeko bidean daude. Beti ere Arte Hezkuntza ikasgai moduan hartuz. hau ez ahaztu!
Ikastetxe batzuetan Arte Hezkuntza ikasgaia ematen hasi gara, eta material hau primeran etorriko zaigu, ziur.
Ea gero eta ikastetxe eta irakasle gehiago honen aldeko apostua egiten duten!

                          

Argazkian klikatu

Bestetik, lehengo egunean Twitterren, @maestroconclase ikas egoeren bilduma bat elkarbanatu zuen, itzelezko lana, benetan.

Argazkian klikatu

CANVA erabiliz, zuen biltegietan ale oso bat gehitu dezakezue, ikasgai guztiekin, eta Arte Hezkuntzakoak euskaratu, moldatu, norberen erara jarri. Aukera ona ere.

Gogoratu beti, erabiltzen/ berregiten dugun materiala jatorrizko egilea aipatzea!







Being different is ok

Aurten, horrela ibiliko naiz gehienetan, besteen lanak elkarbanatzen. 

Oraingo honetan gure Antton Jauregik MARIZULO  blogan sarrera berria argitaratu du "Different is OK" izenburupean.

Oso istorio hunkigarri bezain polita kontatzen digu Huillo izeneko mutiko baten inguruan.

Kontu hau, orain urteak hasten da Huillo eta Coldplayren abesti batekin, nola bukatzen den jakiteko argazkian klikatu beharko duzue, Anttonek prestatutako Wixera joateko.

Ziur nago izugarri gustatuko zaizuela. DESBERDINA IZATEA ONDO DAGO, eta hori adierazteko musika eabiltzen bada, akabo!



Mila esker Antton egindako lanagatik!