Jolasak eta ariketak sortzeko aplikazio/programa hau ezagutu berri dut. Aukerak ditu! baina dohan 5 jarduera bakarrik egiten uzten ditu. Ea zuentzat ere erabilgarria den!.
Archivo de la etiqueta: baliabideak.
Hauek dira aste honetan eguneratu/berriztutako lanak.
- Bidai musikala trineoan (musikograma sortu berriarekin)
- Eskuetan
- Ani Kuni (musikograma sortu berriarekin)
Erabiltzeko prest!
Gaur arratsaldean MªJesus Caminok bere "Clase de música 2.0" facebookan hauxe jarri du:
"¡¡¡¡Por fiiiin!!!! “Moises” una herramienta para separar la voz del acompañamiento en una canción."
Zer egin dut nik ariñeketan? frogatu, noski.
Ba bai! perfektua ez da, baina Audacityn edo beste editore batekin egindako frogeki konparatuta... ni color!
Benetan aukera ona oraingoa. Aukera ezberdinak ditu: Abotsa eta akonpañamendua banatu, abotsa, bateria, baxua...
Erabiltzea zaila? bat ere ez, sinple- sinplea.
Abestia aukeratu, igo edo You Tubetik hartu, aukeratu egin nahi den banaketa, eta listo! deskargatu eta emailean jasoko duzue.
Abestia aukeratu, igo edo You Tubetik hartu, aukeratu egin nahi den banaketa, eta listo! deskargatu eta emailean jasoko duzue.
Benetan, froga egin eta esango didazue!!
Jarraian Antton Jauregik elkarbanatu berri duen materiala duzue. Askotan, H.Hezkuntzan zer landu, nola.... zalantzak ditugu. Hementxe kristolako lana abesti, jolas... piloaz. Mila esker Antton!!
Hemen usten dizuet ere, nik batutako eta sortutako H.Hezkuntzarako materiala. Ea guztion artean gauza politak egiten ditugun, animatu!
Nahiz eta "de secano" jarraitu, ezin komentatu barik utzi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkenengo proiektua. Zein polita!, zenbat oroimen! zenbat aukera berri! (eta momentuz ezin burutu) benetan primerako lana.
Bi diska ezberdin, biak dantzak, lehenengoa "Bizi dantza", abesti berriak betiko dantzekin dantzatzeko: Martxa, Txapeloaz, esku dantza..... eta bigarrena "Irri dantza", gure pailazoek sortutako edo urtetan abestutako abesti-dantzak: Zazpikoloro, zapataria, ipurdikoen dantza, trikitixa...
Beste lan bikain bat, gauza asko egiteko aukera ematen duenak. Musikako andereño eta maisuak, aprobetxatu eta gozatu!!!