Zapiak airera

Berriro martxan!!
Pilak kargatuta, ikasturte berria hastera goaz, eta ondo baino hobeto egiteko abesti hau ikasi eta dantzatuko dugu.
Aurten ere lan egiteko era, antzekoa izango da: Abestiak, dantzak, g.perkusioa, musikogramak, jolasak, m.tresnak…Hori guztia eta gehiago, helburu bakar batekin: ” EGITEN IKASI”.
Beraz, ipurdia eserlekuetatik altxatu eta has gaitezen! 
ONGI ETORRI!

Munduko dantzak

Lantxo hau sortu dut, ikasturteetan zehar lantzen ditugun dantzak jartzeko. 

Orain arte, musika alde batean, bideoak beste batean, mapa eta historia ere aparte neukan. Behingoz, dana elkartzen hasi naiz, beti bezala, klik batean dena eskura eukitzeko. 
Momentuz lau herrialde ditugu, ez dira gutxi!
Zeozer faltan botatzen baldin baduzue, esan arazo barik.
Mila esker DANZAS DEL MUNDO blogari daukan material baliogarriagatik.

koreografiak

Ez dakit ikasturte honetan denbora eukiko dugun ala ez, justu gabiz eta, bestela irailerako prest daukagu.
Musika hauekin, musika irakasleen jardunaldian koreografiak egin genituen Josu Mugikaren eskutik. Ezin hobeto pasatu genuen, dibertigarria, barreak…., beraz, guk eskolan egiten saiatuko gara ere!
Musika hauekin alde batetik zinemara joango gara, eta bestetik indiako bolywooda ezagutuko dugu!!