DBH1: “Rico vacilón”

DBH1eko ikasleek “Rico vacilón” abestia grabatu dabe. Mª Jesús Camino andereñoaren blogetik hartu dogu abesti hau, eta egia esateko oso gustora prestatu dogu.

Oraingoz, txirulaz gain, saxo altoa eta klarinetearen laguntza ere izan doguz, Gari eta Imanoli esker. Baina hori gitxi ez bada, hamar neska ere animatu dira dantzatzera.

Hemen dozue bideoa, danok disfrutatzeko!


Txirula DBH1: Y.M.C.A.

Hirugarren neurketan Village people talde ospetsuaren Y.M.C.A. abestia ikasiko dogu.

Mª Jesús Camino andereñoak moldatutako abestia da, eta pentsatzen dozuena baino errezagoa da.

Wix honetan partiturea deskargatzeko eta base musikalagaz ensaiatzeko aukera dozue.

(Irudian klikatu wix-a zabaltzeko)