Etiqueta: DBH4 Musika tailerra

  • Ahotsa Kids

    3. neurketan ahotsari ekingo dautsagu gogor, eta artista paregabeak bihurtuko gara.

    Aukeratu abesti bat, ondo prestatu eta gelan abestu!

    Hemen dozuz karaoke aukera bi, baina zeuk nahi dozuna erabili daikezu. Kontuan hartu oinarrizko ahotsa ez dala entzun behar, edo oso baxu egon behar dala.

    Danok abestera!

    Karafun cantanding

     


  • Nire musika konposizioa

    Azken asteotan Musicshake eta Music Maker Jam baliabideak erabiliz, hainbat abesti konposatu dozuez, ordenagailuz, tablet edota mugikorrekin.

    Sasoia da maisulan horreek argitaratzeko, eta ahalik eta dotoreen izan daitezen aurkezpenak, beste zeregin bat aginduko dautsuet:

    • mp3 formatuan gorde aukeratutako abestia

    • behar dozuen beste aldiz entzun ondoren, zuen abestiagaz bat datorren gaia aukeratu: natura, paisaiak, monumentuak, hondartza, espazioa, animaliak,…. (imajinazioa erabili, mesedez)

    • gai horri buruzko argazkiak bilatu (10 gutxienez) eta gorde

    Hurrengo tutorialan dozuez oraindik aurrera jarraitu beharreko pausuak:

    ARGIBIDEAK

    Kidblog-ean ikusi daikezue nik eginikoa ;-)

     


  • Musika Tailerra abenduko aldizkarian

    Abenduko aldizkarian gure musika tailerra agertzen da. Klikatu irudian eta ikusi!

    MT


  • Musika tailerra: Twist&Shout

    DBH4ko musika tailerrako ikasleek euren lehen lana argitaratu dabe, eta hemen dozue, “primizia” bezala guztiontzat!

    Musika tresnak eta gailu elektronikoak erabili dabez pop-rock taldea osatzeko, eta hainbat entsegu ondoren… VOILÁ!

    The Beatles talde famatuaren “Twist&Shout” abestia:


  • Twist and shout

    Hau da talde instrumentalean prestatuko dogun lehen abestia.

    Baxu, bateria eta gailu elektronikoekaz baliatuz, talde moduan jotzen ikasiko dogu.

    Hori bai, pazientzia handia behar izango dogu, ez da erreza eta ;-)