Etiqueta: EFEMERIDE MUSIKALAK
-
Apirilak 14: Ritchie Blackmore
Ritchie Blackmore, gitarrajole famatua, Ingalaterran jaio zan 1945eko apirilaren 14ean.Deep Purple, Rainbow eta Blackmore’s night taldeen fundatzaile izan da.
Sasoi guztietako gitarrajole onenetarikoa eta eragin handienetarikoa dogu.
Folk rock, Blues rock, Hard rock, Heavy metal, Power metal eta Metal neoklasiko estiloak lantzen dauz.
Gitarraz gain mandolina, biolontxeloa, baxua, perkusioak eta teklatuak jotzen dauz.
Gitarra klasikoa ikasi eban eta bere gitarra soloetan klasikoen eragina nabaritzen da, Bach eta Mozartena adibidez.
Teknika bikaina dauka eta inprobisatzen maisua da.

-
Apirilak 13: Al Green
Al Green, abeslari eta konpositore amerikarra, 1946ko apirilaren 13an jaio zan.Gospel, soul eta funk estiloetan lortu dauz bere interpretaziorik onenak, musika erlijiosoa eta profanoa fusionatuz.
Falsetto leuneko baritono honek Lifetime Achievement Award saria lortu eban 2008an, bere ibilbide artistikoagaitik.

-
Apirilak 12: Montserrat Caballé
Soprano kataluniar famatua, Bartzelonan jaio zan 1933ko apirilaren 12an.Batez ere Rossini, Bellini eta Donizzetiren opera lanen interpretazioek ezaguna egin dute mundu osoan zehar.
Sari nagusiak:
1968an Grammy saria, musika klasikoaren arloan bakarka egindako interpretazioagatik
1982an Kataluniako Generalitateak emandako Medalla d’Or eta 2005ean Premi Nacional de Música
1991ean Asturiasko Printzearen saria, Arteen kategoriakoa
Hemen dozue ahots eder hau, Mecanoren Hijo de la luna abesten

-
Apirilak 11: Lisa Stansfield
Lisa Satnsfield, pop abeslari eta konpositore britaniarra, Ingalaterran jaio zan 1966ko apirilaren 11ean.Bakarlari moduan aritu baino lehen “The Blue Zone” taldeko kidea izan zan.
1989an arrakasta itzela lortu eban Affection izeneko diskagaz, bost miloi kopi baino gehiago salduz. Diska honetan All around the World eta This is the right time abesti ospetsuak agertzen dira.
Diska hau eta hurrengoa ere, Real Love, 70. hamarkadako Barry White musikariaren “disco” eta “Motown” soinuen eraginez idatzita dagoz, moldaketak, erritmoa eta teknika aldetik batez ere.
Geroztik beste sei diska kaleratu dauz, azkena 2005ean izanik.
Hainbat artistekin abestu dau eta hainbat aldiz saritua izan da.

