Datorren ikasturtea prestatzen hasten

Ikasturte amaiera heldu, eta "papeleoarekin" batera, burua jada datorren ikasturtean jarrita dago. "Musikatik Arte hezkuntzara" 1. jardunaldia amaituta, eta helburua arte hezkuntza bere osotasunean lantzea izanda, zinema, publizitatea, iragarkian... aitzakia hartuta, plastika eta ikusentzunezkoarekin lotzeko materialtxoa prestatu dut. 
Sortutako materialearen oinarria, Sonia eta Martaren eskutik ikusi eta ikasitakoa da.
Nahiz eta ideia batzuk eman eta nik argi ikusi,  nola eta zerekin batera landu, norberak erabaki beharko du bakoitzaren beharren arabera, noski.


Berrerabiltzeko aukera duzue, beraz, arazo barik hartu, moldatu...
Eta galdera, zalantza edo hobetzeko proposamenik baldin baduzue, bota, mesedez, gustora hartuko ditut eta.
Datorren ikasturtea 2. ziklorako material baretatua prestatzeko momentua ere izango da, beraz, abiapuntua hau izan daiteke.

Ondo pasa uda!!


Zinema mutua lantzen

2. zikloan "Musika zineman" lantzen hasi dugu ikasturtea. Zinema mutua, hain zuzen ere:

- Noiz sortu zen, musikaren erabilpena, zinema mutuko aktore eta musikari esanguratsuenak...

Gure lana borobiltzeko, 4. mailan Charles Chaplinen "A dog, life" filmeko musika erabilita, ekintza polit hau burutu dugu.

Zer landu eta lortzen dugu honekin?
Besteak beste: erritmoa, entzumena, talde lana... landu, eta guretzako oso garrantzitsua dena, alegia, egindako lanaren ebaluazioa egiteko ebidentziak jaso, eta gure hurbileko errealitatearekin lotu.
Ea gustatzen zaizuen, lan bikaina egin dute eta!!



Bestetik, hemetik aurrera ikasleekin egindako ekintzak, ANTONIO TRUEBA MUSIKA   kanalean ikusgai egongo dira. Blogean esteka zuzena era eukiko duzue.
Disfrutatu!!

"Pantera arrosa" H.Hezkuntzara dator

Musika zineman gaia asko gustatzen zait, eta aspaldiko patez H. Manciniren "The Pink Panther" landu nahi nuen, baina ez nuen oso argi nola egin.

Hurrengo proposamena H.Hezkuntzan zein 1. zikloan lantzeko da. 

1- Pantera arrosa ezagutu: marrazki bizidun pare bat.

2- G. Perkusioa landu

3- Dantza edo koreografia bat prestatu


Musika zineman lanean gehituta