"Munduko jolasak, dantzak eta abestiak" proiektua

 Azkeneko hilabetean, ASIAko jolasak, dantzak, abestiak, kultura, bitxikeriak, hizkuntzak...ezagutu ditugu.

Atzo, guztion aurrean, azkeneko hilabetean egindako lana erakusteko momentua izan zen. HH 5 urtetik hasi eta 6. mailaraino, denok gelan ikasitakoa beste "agertoki" batean erakutsi genuean, eta primeran irten zen. 

Lan bikaina ikasturtea bukatzeko. Zorionak!!! eta ondo pasa udan!!!!



"Munduko jolasak" ASIA

Ikasturte honi amaiera emateko, COVIDa hasi baino lehenagoko proiektuari jarraipena emango diogu.
Momentura arte, Europa, Amerika, eta E.Herria landu izan ditugu. Oraingoan, Asiara hurbilduko gara! Hau erronka!!
Dakizuenez, "Munduko jolasak" deituriko proiektu hau, G.Hezkuntza eta Musika arloen arteko proiektua da. Gure ikastetxean dagoen herrialde ezberdinen aberastasuna aprobetxatuz sortu zen proiektua.
Lan egiteko materiala prestatzen dudanean abesti eta dantza ugari sartzen ditut, baina landuko dugun kontinenteko ikasleek, beraien herrialdetako abestiak, dantzak eta jolasak proposatzera animatzen ditut. Eta normalean, horiek egiten ditugu. 
Ea aurten zer irtetzen zaigun!! ez da bat ere ez erraza izango!!



Irratirako iragarkiak

 6. mailako ikasleek gure eskolako irratirako iragarkiak prestatzen ibili dira. Oso lan polita egin dute.

Esan genuen bezala, eskolako irratian entzungai eukiko dituzue, badakizue ostiralero saio berri bat egiten dela.

Horretaz gain, SOUNDCLOUDen sortutako iragarki guztiak playlist batean entzungai dituzue.

                                           SOUNDCLOUD


                                           Eskolako irratia


Erabilitako materiala