Martxoak 13: Hugo Wolf

Egilea: Hiart Legarreta

hugo wolfHugo Wolf, 1860-ko martxoaren 13an jaio zan Windischorazen (Austria), eta Vienan hil zan 1903ko otsailaren 22an.

Musikagile honek jatorri esloveniarra du. Musikagileaz gain, musika kritikaria izan zen 1884 eta 18887 urte bitarteetan Vienan.

Ikasketak Vienako kontserbatorioan hasi ebazan 1875an. Bizia aurrera ateratzeko, pianoko klaseak ematen hasi zan.

1888.urtean Wolf-ek 300 lied idatzi ebazan eta 1891.urtean “Liederbuch” bilduma idatzi eban. “Spanihes Liederbuch” eta “Italianiches Liederbuch” lanataz aparte beste lan garrantzitsu batzuk idatzi ebazan, adibidez “Der corregidor”, opera lana 1896an, edo pianorako lanak, orkestrarako lanak eta ganberako musika.

Hemen daukazue bere abesti bat: “Im fruhling”


Martxoak 12: Henry Cliquet-Pleyel

Egilea: Gorka Lapsa

CliquetHenri Cliquet-Pleyel , 1894eko Martxoaren 12 an jaio zen Parisen eta 1963ko Maiatzaren 9an hil zen Parisen.

Konpositore frantziarra zen. Bere musikako ikasketak Pariseko kontserbatorioan egin zituen.

Kantu maisu-lez estreinatu zen kasino ezberdinetan. 1923an beste hiru musikoekin (Henri Sauguet, Roger Désormière eta Maxime Jacob) École d’Arcueil fundatu zuen. Honek hiru musikoek, tradiziozko musika frantsesaren alde ekin zuten.

Hainbat obra idatzi zituen, pianorako, orkestrarako, musika korala,…besteak beste.


Martxoak 11: Bobby McFerrin

bobby McferrinBobby McFerrin, a capella interpretea eta orkestra zuzendaria, Manhattanen jaio zan 1950eko martxoaren 11ean.

Jazz eta Reagge generoak lantzen dauz. “Don´t worry, be happy” abestiagaz arrakasta handia lortu eban 1988an.

Jazz munduko hainbat artistekin kolaboratu dau, Chic Corea eta Yo-Yo Ma-gaz, esaterako.

Bere ahots hedadura lau zortzidunekoa da eta oso trebea da ahotsagaz efektu erritmikoak sortzen. Pianoa, baxua eta klarinetea ere jotzen dauz.

Hainbat grammy eskuratu dauz bere ibilbidean zehar.

 


Martxoak 10: Pablo Sarasate

Egilea: Irati Isasi

SARASATE 1Pablo Martín Melitón Sarasate Navascués Iruñean 1844ko martxoaren 10 ean jaio zen, eta Biarritzen 1908ko irailaren 20 an hil zen.

Biolinjole eta musikagile nafarra izan zen.

Europa eta Amerikan zehar ibilbide arrakastatsua izan zuen.

“Pablo Sarasate Orkestra” berak sortu zuen 1879an bere jaioterrian, gaur egun Nafarroako Orkestra Sinfonikoa dena.

Biolina eta pianoa ziren bere instrumentu gogokoenak. Eta honeekaz hainbat lan idatzi zituen, adibidez : Fantasia Capriccio, Serénade Andalouse, San Ferminen Jota…


Martxoak 9: Samuel Barber

Samuel Barber, konpositore estatubatuarra, Pensilvanian jaio zan 1910eko martxoaren 9an, eta New Yorken hil zan 1981eko urtarrilaren 23an.

Haur prodijioa, sei urtegaz hasi zan pianoa jotzen eta zazpigaz konposatzen. Filadelfian bete ebazan musika ikasketak.

Orokorrean, bere musika, tradiziozko forma eta armonietan oinarritu eban, melodiaz beteriko abestiak konposatuz.

Bere abestiak, pianoz edo orkestraz lagundurik, XX. mendeko ospetsuenetarikoak dira errepertorio klasikoan.

Barber baritono bikaina zan, eta sasoi batean abestera dedikatzea pentsatu eban.

Balletak, operak, ganbara musika, koralak, pianorako musika,… idatzi ebazan, besteak beste.