Abenduak 21: Lorenzo Perosi

perosiLorenzo Perosi, konpositore italiarra, Tortonan jaio zan 1872ko abenduaren 21ean, eta Erroman hil zan 1956ko urriaren 12an.

Musika sakran espezializatua, arrakasta handiko musikaria dogu.

Kantu gregoriarran eta XVI. mendeko polifonian aditua izan da, eta bere lanetan eragin hau asko nabaritzen da.

Tenpluetan abesteko kantu liturgikoak landu ebazan, testuari garrantzi handia emonez.
Hala ere, orkestrarako eta organorako obrak eta kapera musika idatzi ebazan.

“Giovane Scuola” (eskola gaztea) konpositore italiarren taldeko kidea izan zan.
Hiru mila obra baino gehiago konposatu ebazan.