Abenduak 4: Xabier Lete

xabier leteXabier Lete, kantautore euskalduna, Oiartzunen jaio zan 1944ko apirilaren 5ean, eta Donostian hil zan 2010eko abenduaren 4ean.

1965ean “Ez dok hamairu” taldeko sorreran parte hartu eban, Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Lourdes Iriondo, Jose Anton Artze eta Jose Angel Irigaray artistekaz batera.

Taldea desagertzean, bere emaztea zan Lourdes Iriondogaz abesteari ekin eutson.

1968an bere lehen poema liburua kaleratu eban, 1974an bigarrena eta 1992an hirugarrena.

2009an Euskadiko Literatura saria irabazi eban, Egunsentiaren esku izoztuak lanagaz.

Hainbat diska argitaratu ebazan bere ibilbide musikalean. Bere kantu ospetsuenetarikoen artean “Xalbadorren heriotzean”, “Habanera”, “Nafarroa, harragoa”, “Kontrapas”, “Izarren hautsa”, eta beste asko aipatu daikeguz.





Los comentarios están cerrados.