Abenduak 7: Pietro Mascagni

Mascagni

Pietro Mascagni, musikari italiarra, Livornon jaio zan 1863ko abenduaren 7an, eta Erroman hil zan 1945eko abuztuaren 2an.

Bere lan ospetsuena “Cavalleria rusticana”  opera da. Hile bitan idatzi eban, Giovanni Verga idazle italiarraren liburuan oinarrituz. Opera hau opera italiarran emoten dan “verismo” izeneko estiloaren adierazle da, non emozio-egoerak eragindako pertsonaien portaera bortitza nabarmentzen da. Erroman estreinatu zan 1890. urtean.

Hamazazpi opera idatzi ebazan, baina gaur egun “Cavalleria rusticana” eta “L’amico Fritz” baino ez dira interpretatzen.

Erromako Plaza hotelan hil zan, txirotasun osoan.





Los comentarios están cerrados.