PANIS ANGELICUS

Sarean hau aurkitu eta ezin egon hona ekarri gabe. Poloniako Krakovia hirian grabatuta omen dago. Kalean, gizon bat kantari bere ondoan haurtxoa duela. Zer kantatu eta Cesar Francken Panis Angelicus. Bideoan entzuten dena azkeneko konpasak dira -tamalez-. Baina barregarria da nola umetxoak jarraitzen dion gizonari. Tira. Ea gustatzen zaizuen. Bigarren bideoan, berriz, Juan Diego Flórez tenoreak eginiko bertsio ederra. 
 

He encontrado esto en la red y no he podido resistir las ganas de traerlo aquí. Grabado en Polonia, en la ciudad de Cracovia. En el vídeo vemos  un hombre cantando en la calle con un niño a su lado. Se trata del Panis Angelicus de Cesar Franck, aunque -lástima- sólo se escuchan los últimos compases. Es gracioso cómo acompaña el niño al hombre que tiene a su lado.
En fin. A ver si os gusta. En el segundo vídeo, la hermosa versión que hace el tenor Juan Diego Flórez.

Abenduak 7: Pietro Mascagni

Mascagni

Pietro Mascagni, musikari italiarra, Livornon jaio zan 1863ko abenduaren 7an, eta Erroman hil zan 1945eko abuztuaren 2an.

Bere lan ospetsuena “Cavalleria rusticana”  opera da. Hile bitan idatzi eban, Giovanni Verga idazle italiarraren liburuan oinarrituz. Opera hau opera italiarran emoten dan “verismo” izeneko estiloaren adierazle da, non emozio-egoerak eragindako pertsonaien portaera bortitza nabarmentzen da. Erroman estreinatu zan 1890. urtean.

Hamazazpi opera idatzi ebazan, baina gaur egun “Cavalleria rusticana” eta “L’amico Fritz” baino ez dira interpretatzen.

Erromako Plaza hotelan hil zan, txirotasun osoan.