Abenduak 10: Giulio Caccini

cacciniGiulio Caccini, konpositore, abeslari eta instrumentista italiarra, Tivolin jaio zan 1550.ean inguru, eta Florenzian hil zan 1618ko abenduaren 10ean.

Klabea, lauta, harpa, biola eta zitara jotzen ebazan. Florenzian igaro ebazan hainbat urte, Medici familiaren zerbitzuan.

Giulio Romano bezala ere ezagutzen zan.

Erroman ikasi eban eta abeslari moduan entzute handia lortu eban. 1560. urtean, Cosme I Medici Cacciniren gaitasunekaz harritu zan eta Florenziara eroan eban, ikasketak jarraitzera. 1579an Medici gortean abesten eban. Tenorea zan eta biolaren laguntzaz abesten eban. Camerata florentina taldeko kidea izan zan.

Abesteko era barri bat asmatu eban, “recitativo” izenekoa, monodikoa, espresibitatea eta sinpletasuna nabarmentzen ebana.

Hemen dozue Caccinik konposatutako “Ave Maria”, Sumi Jo soprano ospetsuak abestuta.





Los comentarios están cerrados.