Abenduak 12: Frank Sinatra

frank sinatraFrank Sinatra, abeslari eta aktore estatubatuarra, Hobokenen (New Jersey) jaio zan 1915eko abenduaren 12an, eta Los Angelesen hil zan 1998ko maiatzaren 14ean.

“La Voz” ezizenez ezagutua, XX. mendeko herri-musikan pertsona famatuenetarikoa dogu, bere diska eta zuzeneko ekitaldiekaz ondare zabala utziz.

Nahiz eta bere bizi osoan arrakasta itzela lortu, 40. eta 50. urteak izan ziran ospetsuenak abeslari moduan, batez ere 50. hamarkada.

Jimmy Van Heusen, Cole Porter, Sammy Cahn edota George Gershwin-en kantak abesten ebazan, jazza eta herri-musikaren eragina azalduz.

Baritono ahotsekoa, abestien bitartez sentimenduak adierazten paregabea zan.

Sinatrak 1.300 abesti baino gehiago grabatu ebazan eta hamar Grammy irabazi ebazan, beste sari askoren artean.





Los comentarios están cerrados.