Abenduak 20: Antonio Soler

antonio solerAntonio Soler, konpositore eta klabezinjole espainiarra, Oloten jaio zan 1729ko abenduaren 3an, eta San Lorenzo del Escorialen hil zan 1783ko abenduaren 20an.

Domenico Scarlatti konpositore italiarrak Espainian sarturiko musika korrontearen jarraitzailea izan zan, baita XVIII. mendeko teklaturako musikaren ordezkari garrantzitsuenetarikoa nazio mailan.

Haurra zala Montserrateko eskolanian sartu zan, musika eta organo ikasketak burutuz.

1752an apaiz konsagratu zan, Jeronimotarren ordenan. Hori dala eta “Padre Soler” bezala ezagutzen da.

Lleidako katedraleko kapera maisua izan zan, eta geroago El Escorialeko organojole eta koru zuzendari moduan aritu zan.

400 obra baino gehiago idatzi ebazan.





Los comentarios están cerrados.