Apirilak 14: Edgardo Donato

donatoEgilea: Itsaso Urresti

Edgardo Donato, 1897ko apirilak 14ean jaio zan Buenos Airesen, eta 1963ko otsailaren 15ean hil zan.  Orkestra zuzendari, konpositore eta biolinjole argentinarra izan zan.

Zortzi urtetik aurrera musika ikasten hasi zan, lehenengo bere aitagaz eta ostean Franz Liszt konserbatorioan ikasi eban, Camilo Guicci maisuagaz. 18 urte betetzean, musikaria izatea erabagi eban.  Lau urtez musika lirikoa lantzen egon zan bere aitarekin batera biolinjole moduan. Handik gitxira Carlos Warren orkestra zuzendariaren orkestran jotzen hasi zan. Era berean, Eduardo Arolas-en orkestran ere jotzen eban eguenetan.

1927an Roberto Zerrillogaz batera orkestra bat sortu eban. 1930ean bere orkestra eratu eban eta hortik aurrera beste estilo bategaz hasi zan, bakarlariak nabarmentzen hasi ziran eta konposizioak gero eta alaiagoak izaten hasi ziran.





Los comentarios están cerrados.