biotzf
Egilea: Ander Bustinza
Francisco Guerrero 1528ko urriaren 4an jaio zan Sevillan, eta 1599ko azaroaren 8an hil zan.
Oso ospetsua da Errenazimendu sasoiko abestiak konposatzen ebazalako.
Bere oroimenez kontserbatorio batek bere izena dauka. Sevillako katedraleko korura sartu zan eta hamazazpi urterekin Jaen-eko katedraleko maisu kapera izendatu eben. Geroago Malagako katedraleko maisu kapera ere izan zan, baina inoiz ez zan bertan bizitzera geratu.
Bidai asko egin zituen Espainia eta Portugaletik, eta Italian urte bete eman eban.
Hamazortzi meza idatzi dauz eta ehun eta berrogeita hamar obra liturjiko ere konposatu dauz.
Sasoi guztietako konpositore espainiar ospetsuenetarikoa da.
Egilea: Joseba Bilbao
Thomas “Tommy” Lee Bass (1962ko urriak 3), hard rock eta heavy metal-eko bateria da.
Bere ospea, Glam metaleko “Möntley Crüe” taldeko bateria izatetik dator.
Lee, Atenasen, (Grezian) jaio zen. Bera jaio ta urtebetera, familiarekin Californiara joan zen bizitzera.
Hasieran, bere musika talde gogokoenak Kiss, Aerosmith, Queen, Deep Purple, Led Zeppelin eta Judas Priest bezalako taldeak ziren.
Bere ibilbideko lehen emanaldiak Suite 19 taldearekin izan ziren. Une horretan Nikki Sixx baxu-jotzailea ezagutu zuen. Handik gutxira, Mick Mars gitarra eta Vince Neil abeslaria elkartu zitzaien Mötley Crüe taldea osatzeko.
Egilea: Ander Beitia
Gordon Matthew Thomas Sumner, 1951ko urriaren 2an jaio zan, hegoaldeko Tyneside-n (Erresuma Batua).
Sting bezala ezagutzen da eta The Police taldeko abeslaria da.
Taldean, baxu bezala hasi zen eta gaur egun abeslaria eta baxujolea da.
Sting-ek ehun milioi disko baino gehiago saldu ditu, hamasei Grammy irabazi ditu eta Oscar sarietara nominatuta ere egon da, kanta hoberenara.
Hainbat musika estilo lantzen ditu: rock, pop reagge, jazz… besteak beste.
Bere diska batzuk The Police-egaz honeek dira: Ghost in the Machine , Zenyattá Mondatta, Synchronicity.
Bere diska batzuk bakarlari bezala honeek dira: The dream of blue turtles, Ten summoner’s tales, Brand new day.
Konpositore klasikoekaz jarraitzeko, irudi interaktiboak egitea proposatzen dautsuet.
Horretarako Thinglink baliabidea erabiliko dogu.
Konpositore klasiko bat aukeratu, irudia bilatu eta berari buruzko informazioa irudian txertatu behar dozue.
Zelan? Hemen dozuez ARGIBIDEAK
Adibide moduan nik eginiko bi erakusten dautsuedaz:
(Klik egin argazki bakoitzean informazioa eskuratzeko)