"Hezurdurak" partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut.
iratxe
Hauekin eguneraketak bukatutzat ematen ditut.
Musika zineman
Idatzmakina (musikograma berriztuta)
"Piratas del Caribe" eta "Los chicos del coro"
Edurnezuri eta zazpi ipotxak (musikograma berriztuta)
Munduko abestiak eta dantzak
Amerika
Europa
Abestiak sortzen
Euskararen egunak
Eta bideoak, hemen:
Technomania (partitura gidatua gehituta), Leire Zubiarentzat 😊
Gorputz perkusioa (Eguneratuta)
Erritmogramak (Eguneratuta eta Danza de las hachas berriztuta)
Gabonak (lotuta eta eguneratuta)
Gaur bezalako egun baten orain bederatzi urte blogarekin hasi nintzen, beti esan dudan moduan nire gida liburu izateko helburuarekin hasi nintzen eta gaur egun hori jarraitzen du izaten.
Nahiz eta azkenengo bi ikasturte hauek nahiko geldirik egon, guztiok dakigu askotan nahi ta nahiez eskoletan beste lan batzuk egin behar direla eta lantzean behin tokatzen zaigu (zoritxarrez), besteen lanak jarraitu ditut eta lanean jarraitzeko eta gelara bueltatzeko gogo handiak ditut.
Mila esker bloga jarraitu edo erabiltzen duzuenoi, eta mila esker era batean edo bestean materiala eta idei berriak euskaraz sortu eta partekatzen dituzuen irakasle guztiei, nahikoa materiala dago erdaraz jada. Besteak beste : Musikakueto, Musikarma, Marizulo, Musikadulantzi, Rontegi musika gela, Eleizaldemusika, Ikasmus, Bemola, Musikarkar eta abar luze bat. Ahaztu barik ezagutu eta erabili nuen lehenengo bloga Musika Gela PDI, Agurtzanek sortutako lan paregabea. Mila esker!
Egia da, dena interneten ez dago, eta ezin da gauza bat bestearekin ordezkatu, baina gaur egun gure klaseak liburu, fitxak eta txirulan (aurten ez! kar kar kar) oinarritzea, dauden aukera guztiekin....pena itzela ematen dit.
Esandakoa, mila esker guztioi, eta mesedez, guztion onurarako, animatu eta zuen materiala publikoki elkarbanatu! guztiontzako oso baliogarria da eta.
Lan gehiago prest. Gero eta denbora gutxiago gelditzen da FLASH desagertzeko eta oraindik lana gelditzen da!
Oskorri (eguneratuta eta abestia gehituta)
Soinuaren ezaugarriak (eguneratuta eta ariketa berriak)
Musikogramak (eguneratuta eta berriak gehituta)
Ipuin musikalak (eguneratuta eta multxokatuta)