Nire esku dagoena, zuentzako prest!

Egoera berezi honetan, eskoletatik egiten ari garen ahalegina oso handia da, zin dagizuet, baina jakin badakigu, zoritxarrez, gure ikasle batzuek ezin izango dutela eskaintzen diegunera era egokian heldu eta aurrera eraman. 
Asko dira egunero plataforma, APP...berriak eta dohanik eskaintzen dizkigutenak, baina ikasle hauek daukaten arazoa berdin edo antzera jarraitzen du.
Oraingoa ez da irtenbide magikoa izango, ez, helburua ere hori ez da, baina bihartik aurrera EITBk " Bitartean etxetik ikasten" aukera familien esku jarriko du eta askorentzako lagungarria izango da. Gehien bat euskararekiko harremana mantendu ahal izateko, askok etxean aukera hori ez dute eta. Gainera gure eskolan grabatzen ari dira! Ikusiko dugu zelan den asuntoa!
Dena dela gogoratu, ez ahaztu, lehentasuna  egoera ezezagun hau hoberen eramaten saiatzea dela, osasuna, familia, geure burua...zaindu eta gero gerokoak.  


Eta bide batez, nire arantzatxoa kentzeko aitzakiarekin, hementxe dituzue etxetik musika lantzeko material, proposamen, jolas eta gaur egun, niretzako, jarraitu beharreko musikako blogak. Ziur gauza pilo topatuko dituzuela egun hauek erosoagoak egiteko.




Musikakueto bloga (Itziar Matanzas)


Musikarma ( Ana Petrirena)



Besarkada handi bat eta zaindu!!!



Moises!!

Gaur arratsaldean MªJesus Caminok bere "Clase de música 2.0" facebookan hauxe jarri du: 
"¡¡¡¡Por fiiiin!!!! “Moises” una herramienta para separar la voz del acompañamiento en una canción." 
Zer egin dut nik ariñeketan? frogatu, noski.
Ba bai! perfektua ez da, baina Audacityn edo beste editore batekin egindako frogeki  konparatuta... ni color!
Benetan aukera ona oraingoa. Aukera ezberdinak ditu: Abotsa eta akonpañamendua banatu, abotsa, bateria, baxua... 
Erabiltzea zaila? bat ere ez, sinple- sinplea.
Abestia aukeratu, igo edo You Tubetik hartu, aukeratu egin nahi den banaketa, eta listo! deskargatu eta emailean jasoko duzue.
Benetan, froga egin eta esango didazue!!




"Lau teilatu" zeinu hizkuntzaz EITBmaratoirako

 Aurtengo EITBmaratoirako "Lau teilatu" abestiaren bertsioak eskatzen zituztela enteratu ginenean, 2017. urtean zeinu hizkuntzaz prestatutako bertsioa , Itoiz eta EH Sukarra, burura etorri zitzaidan. Lanaren zati handi bat eginda dugu! zergatik ez guztion artean gure bertsioa egin eta bidali?. Esan eta egin, irakasle zein ikasle guztiak lanera!. Abestiaren zatiak mailaka banatu, ikasi, grabatu, editatu, baimen guztiak elkartu eta bidali. 
Gaur goizean..sorpresa! bidalitako bideoa publikatuta!
Berriro ere elkarlanaren emaitzak itzelak dira.








HHezkuntzarako baliabide gehiago

Jarraian Antton Jauregik elkarbanatu berri duen materiala duzue. Askotan, H.Hezkuntzan zer landu, nola.... zalantzak ditugu. Hementxe kristolako lana abesti, jolas... piloaz. Mila esker Antton!!



Hemen usten dizuet ere, nik batutako eta sortutako H.Hezkuntzarako materiala. Ea guztion artean gauza politak egiten ditugun, animatu!




Bizi dantza!!

Nahiz eta "de secano" jarraitu, ezin komentatu barik utzi Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azkenengo proiektua. Zein polita!, zenbat oroimen! zenbat aukera berri! (eta momentuz ezin burutu) benetan primerako lana. 
Bi diska ezberdin, biak dantzak, lehenengoa "Bizi dantza", abesti berriak betiko dantzekin dantzatzeko: Martxa, Txapeloaz, esku dantza..... eta bigarrena "Irri dantza", gure pailazoek sortutako edo urtetan abestutako abesti-dantzak: Zazpikoloro, zapataria, ipurdikoen dantza, trikitixa...
Beste lan bikain bat, gauza asko egiteko aukera ematen duenak. Musikako andereño eta maisuak, aprobetxatu eta gozatu!!!