Aurten "de secano" nagoenez, beste gauza batzuen artean IKTn inguruko graduondoko bat egiten nabil, oso gustora, por txierto!. Hainbat lan egin behar ditugu, eta horien artean arazo-egoera bat prestatu behar izan dugu, konpetentzia digitala oinarritzat hartuz. 2014an sortutako lantxo bat hartu dut ideia modura eta hortik abiatuta lana garatu dut. Irakaslearentzako atalean dago jardueraren planteamendua eta, lan honen gakoa. IKTak eta konpetentzia digitalaren garrantziaz eta lantzeko beharraz jabetzen hasi behar gara, gustatu ala ez hor daude, eta gelditzeko etorri dira.
Lehengo urtean, Martxoak 8rako, hasitako proiektua, "Konplize ditut eta" eskola osoa zeinu hizkuntzaz egitea, bukatu egin dugu. Izugarrizko lana egin ostean hemen daude sortutako bideoa eta material guztia. Hau bai hau elkarlana!!
Jarraian, oso erabilgarriak diren aplikazio eta plataformen taula periodikoa. Aukera eta estilo askotakoak eta ezberdinak, bakoitzak jakingo du zer behar duen eta zertarako, beharren arabera. Baina aukerak eskura eukitzea primeran dago.
Gure kasuan bideo eta audio editore baten bat gehituko nituzke (doakoak), baita partiturak sortzekoak, asko konplikatu barik eta erabiltzeko errazak:
Ikasturte berria lan berriak!. Baina naiz eta gelatik kanpo egon, mintegitik datozen berriak eta jarraitzen ditudan blogak egunean "mantentzen" naute, Ana Petrirena eta bere musikarma, potente hasi da beti bezala: Bere bideoak itzel politak, poxpolinarekin hasi (zu ausarta!), erdi aroa.... beti bezala lan fin-fina. Eta Itziar Matanzas eta bere Musikakueto: kontzertuak, sorgiñen gaua, egungo euskal musika (lan bikaina egin duzuena)..hau ere, nola ez " de 10". Gehiago daude baina ondiño hotz xamar, ea animatzen diren!. Ni "lugorri" nagoen bitartean konektatuta jarraitzen saiatuko naiz, eta atzo eskolako musika maisuak, zelako inbidia!!!, komentatu zidan ikastarotxo baten berri ematera natorkizue, ni jada apuntatu naiz. Bizkaiko berritzegune nagusiak antolatutako SOUNDCOOLaren ingurukoa. Ea zelan dagoen!
Ikasturte amaiera heldu da eta aurten, honekin batera aldaketak! ez dakigu iñoiz onerako edo txarrerako, nik beti onerako direla esaten dut, beraz baikorra izango naiz. Esan dizuedanez, datorren ikasturtean ez naiz zuen musikako andereñoa izango, eskolan jarraituko dut, baina beste zeregin batzuetan. Beste irakasle jator bat etorriko da, hori ziur!! eta berarekin nirekin bezala edo hobeto pasatuko duzue, ziur ere! Beraz, kostata, izugarri gustatzen zaidan lana eta ondorioz, zazpi urtetan nire “gelako liburua” bihurtu den blog hau, momentuz, mugimendu eskasa eukiko du. Mila mila esker nire ikasle guzti-guztiei eman dizkidazuen momentuengatik, zeuen pozak, haserreak, tristurak eta muxutxuak nirekin konpartitzeagatik. Eta bloga jarraitzen duzuenei ere, mila mila esker, niretzako bakarrik hasi zen proiektu bat, guztiona egiteagatik.
Hementxe dituzue egun hauetan ikusten egon garen bideo mordoa. Eskurago ezin dizkizuet jarri! Nola handitu zareten!!!
Eduplaneta Musical utiliza cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia de navegación, realizar tareas de analítica y mostrar publicidad acorde a sus intereses. Si continúa navegando, entendemos que acepta nuestra Política de Cookies.AceptoReject
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.