Gabonak badatoz eta eskolan ospatu beharra daukagu!
Jarraian aurtengo proposamena daukazue. Abesti batzuk zeinu hizkuntzaz jartzea falta da, datozen egunetan gehitzen joango gara eta bitartean doinua eta letra ikasten joango gara, ados?
Hona hemen dantzatu eta abesteko baliabidea. Bertan ruleta bat topatuko duzue, gainean klikatuz mugitzen hasiko da eta gelditzen den zenbaia daukan dantza edo abestia (zeinu hizkuntzaz) mementuan interpretatu beharko dugu. Kapaza izango gara? ziur baietz!
Ideia @yanoteajuntotik hartuta. Begirada bat botaiozue lan interesgarria egiten ditu eta.
Lan honi, nahi izatekotan, berrerabiltzeko aukera jarri diot. Horrela zuen gustora eta zuen ikasleentzako egokiak izan daitezkeen dantzak edo abestiak jar ditzakezue.