Lehengo ostiralean, Agate Deuna ospatu genuen eskolan. Nahiz eta kalera abestera ezin irten, eguraldiak argi eta garbi utzi zigun, patioan elkartu giñen, eta ozenki abestu genituen gure abestiak.
iratxe
Ni ere EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE!!
“Apustu sendoa egiten dugu herritar guztiontzako hezkuntza inklusiboaren alde, hau da, eskola publikoa guztiontzat izan dadila. Halaber, gure ustez hezkuntza publikoa kohesio sozialaren funtsezko elementua da eta beharrezkoa da lan egitea pertsona guztien inklusioaren aide gizarte honetan.”
Euskal Eskola Publikoaren aldeko plataforma

Gaur goizean, nahiz eta eguraldi txarra egin, Sarrikora hurbildu gara Musika Konserbatoriora, BOSaren kontzertuarekin gozatzera, eta bai, aurten ere, gozatu dugu, eta nola!! oso ondo pasatu dugu, entzuten, ikusten eta abesten. Datorren urtean berriro, ezta?
Hemen daude zuek prestatukako rapak! bidea luzea izan da, baina oso oso interesgarria. Azaroan hasitako “EUSKAL RAPA” proiektua amaitzear dago, aste honetan ebaluazioa, Kahoota, galdetegia eta listo.
Egia esanda, sortu dituzuen rapak, eta egin ditugun grabaketak ez nituen espero. Zoragarria izan da!!! Poz-pozik nago eta badakit zuek ere berdin zaudetela.
Hementxe dituzue zuen lanak, raperoak!!!
Zorionak guztioi egindako lanagatik, eta grabaketetan hain ausartak izateagatik, benetan.
Eta ez dut ahaztu nahi “La Basu“, eskolara etorri izatea proiektu hau burutzeko oso oso baliagarria izan da eta. Mila esker!!!

Asteartea, ekintzez betetako eguna izan zen. Goizeko 9etan hasi eta gaueko 9etan bukatu!
Goizez, 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasle, BBK aretora joan giñen DOREMIKA kontzertuaz gozatzera.
Ederto pasatu genuen, eta akordeoiari buruz, zeozer gehiago, jada badakigu.
Hementxe argazki eta bideo batzuk.

Bestetik, OPERA proiektuarekin bukatzeko gauzatxo bat, garrantzitsuena, falta zitzaigun. Arratsaldeko 6:15ean, 6. mailako ikasle batzuekin Euskalduna jauregira hurbildu giñen, eta ABAOko Aitziberren eskutik aurrentseguaren barrukoak erakutsi zizkigun: jostunak, makillajea, hileapaindegia…eta dana martxan!!! izugarria mugimendua, jendea gora ta behera, mozorratuta, eta makillaje eta peluka bereziekin. Benetan opera batek behar duen guztia, edo gehiena ikusi genuen. Agertokia prest, atrezzoarekin… ez zen ezer falta.
Eta gero, entzutera.
Mila esker, Aitziber, Arrate, ABAO, horrelako aukera emateagatik. Errepikatuko dugu, ziur.
Bideoarekin gozatu!!