Agate Deuna 2025

Urtero bezala, Agate Deuna bezperan, abestera irten gara. Gaurkoan, gure auzotik, Errepelegatik, ibilbide txiki bat egin dugu hiru leku ezberdinetan abestuz: HHko patioan, Fran parkean, eta bueltan eskolako Bbk ondoan. "Agate deuna" eta "Oles Oles" abestu ditugu.

Lehenengo momentuko lotsak alde batera utzi eta primeran abestu eta pasatu dugu!

Lurra esnatuta, eta udaberrirako prest!





Arte Hezkuntzarako programazioa, 3. ziklorako, prest. BatuArte

BatuArte taldeak, Arte Hezkuntza arlorako programazio ederra zabaldu du. Momentuz 3. Zikloan urtera eramatekoa.

Begirada bat botaiozue, eta animatu! Arte hezkuntzak, gure kultura, musikak merezi duen lekua berreskuratzeko bidea hasita dago eta!
Sitean ere ikas egoerak dituzue, gogoratu! Gelara eramateko prest!.




Gabonak 2024

Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorri dira! Asteetan ikasten egon garen abestiak, beraien eta ikaskideen aurrean abestu ditugu. 
Zuentzako erronka handia izan da, abestiak zeinu hizkuntzaz ere ikastea, eta primeran irten zaizue, zorionak!!

Urtarrilean, badakizue, egindakoaren ebaluazioa egingo dugula.
Ondo pasa oporretan eta urte berri on!!



Gure piratak KONTZERTURA doaz!

Lehengo astean, gela egonkorreko piratek Bilboko EUSKALDUNA Jauregira joan giñen. Bertan, BOSeko musikariak gure zain genituen, arratsaldean publikoaren aurrean jo behar zutenaren entsegu orokorra egiteko zain. GURE ZAIN, BAI!

Klasean landutako Beethoven eta Mozarten musikak entzun genituen zuzen- zuzenean, zelako gozada!

Izugarri ondo pasatu genuen!!