Itxura aldaketa

Urteetan bloga euki duen itxura aldatu egin dut. Ikusiko zenutenez, eskola berriaren logoa ere gehituta dago, eskolako musikako bloga bihurtzeko pausua da eta.
Pixkanaka -pixkanaka erabilera berrira moldatzen joango naiz, ea zuentzako ere erraza den, hori espero!

Ikasturte berria, eskola berria!

Ikasturte berria, eskola berria!
    10 ikasturteren ostean, eskola aldaketa egin dut. Zerotik hasiko banintz bezala! hau urduritasuna.
Aurten nobedade eta erronka berriak egongo dira. Hasteko eta potoloena, BatuArte ren helburuarekin bat eginez, 3. zikloan Arte Hezkuntza bere osotasunean lantzen hasiko naiz. 
Proiektuka lan egingo dugu, Curriculumean ditugun oinarrizko jakintza guztiak landuz:
- Musika hezkuntza 
- Arte eszeniko- performatiboa
- Ikus- entzunezko hezkuntza
- Plastika eta ikus hezkuntza
    Urteetako lana izango da, eta oztopoz betetako bidea, ziur, baina hasierako lehenengo pausoa jada emanda. Erronka handia aurrean daukaguna!
Datozen asteetan material berria, eta beste batzuk egokitua argitaratzen joango naiz.

Animo guztioi!!


BatuArte, "Musikatik Arte Hezkuntzara" aurrera doa

Azaroan BatuArte "Musikatik Arte Hezkuntza"ra taldearen sorreraren berri eman nizuen. 
Astiro bada ere, pausutxoak ematen goaz. Ez da bide erraza egin nahi duguna eta!

Oraingoan gure taldearen HELBURUA eta JUSTIFIKAZIOA aurkezten dizuegu.
Honekin batera eta jendearen iritzia jakite aldera, ATXIKIMENDUA eskatzen dugu. Alegia, gure helburuarekin eta aurrera eraman nahi dugun bidearekin bat egiten baduzu, atxikimendua eman!

Gure kulturak eta horren atzean dagoen guztiak, dagokion lekua berreskuratu behar duela uste baduzu...
ZABALDU!!!!



BatuArte jaio da!

"BatuArte, musikatik arte hezkuntzara" jaio da!.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxetan Arte Hezkuntzak orokorrean, eta musika irakasgaiak zehazki, bizi duen egoera gero eta latzagoa dela ikusita, Musika Hezkuntzako irakasle guztiok elkartzeko garaia heldu dela uste dugu. 

Lehenengo pausuak jada emanda daude:
- Hasierako talde eragilea sortuta
- Musikako irakasleen egoera eta kezkak ezagutzeko galdetegia zabaldu genuen, ondorioak eta iritziak argitaratu ditugularik.


Bide eta lan sendoa egin ahal izateko, momentuz, bi baliabide sortu ditugu. Batetik  BATUARTE BERRIAK telegrameko difusio kanala. Honetara harpidetuz gero, taldearen berriak plazaratu bezain laster jasoko dituzu. Animatu!!
Eta besterik BatuArte SITEA, bertan egindako galdetegiaren emaitzak eta ondorioak, nortzuk garen, gurekin harremanetan nola jarri, nola har dezakezuen parte, beste erkidegoko ekimenak,... eta nola ez, ematen joango garen pausuak, hortxe irakurgai eukiko dituzue.


Gure bidea norantza eraman behar dugun ere argi dugu:
"Sare bat sortzea, ekintza bateratuak burutzea, kalitatezko programazioak sortzea, eta Arte Hezkuntza arloa musikako espezialistak bideratzea, curriculumean aipatzen den moduan lau blokeak integratuz: musika, audiobisuala, plastika eta performatiboa"


Bidea luzea bada ere, animo musikako irakasleak!!