WIXekin arazoak

Azkenengo egun hauetan FLASHean egindako WIXekin arazoak euki ditut. Eskolan ezin ikusi eta etxean bai, hau misterioa!!. 
Eusko Jaurlaritzari eta Wixekoei  emailak bidali dizkiet, asuntoaren berri euki dezaten, eta aldi berean konpondibe bat eskatzen. Konponbidea heltzen den bitartean, beste trikimailu batzuk erabiliko ditut, eta pixkanaka-pixkanaka, gehien erabiltzen ditudanank HTML5ean prestatuko ditut.
Eskertuko nizueke, zeuen eskoletan ere hau gertatzen bazaizue, Eusko jaurlaritzari honen berri ematea, agian horrela erantzuna ariñago helduko zaigu. Mila esker!!
Bitartean….pazientzia…

Musika ikasten ari gera

Imanol Urbietaren abesti hau, betidanik gustatu zait, baina ez dut inoiz lantzeko momentua ikusi. Aurreko ikasturtea amaitu baino lehen hasi nintzen honen inguruan lanean, eta  hainbat gauzen artean karaoke bat nahi eta behar nuela konturatu nintzen, beraz, Txatxangorria Euskal karaokearen egilea den Gabi de la Mazari laguntza eskatu nion, eta bera saiatuko zela esan zidan. Eta bai, uda pasa ostean hementxe dago lana bukatuta eta martxan jartzeko prest!!!!!
Mila mila esker Gabi egiten duzun lanagatik!!!

http://iratxeallend1.wix.com/musikaikastenarigara