Musika eta publizitatea

Ez, hau ez da gertatzen zaidan lehenengo aldia , alegia, ideia bat euki ariketatxo bat lantzeko eta hortik handitu... eta bi lan atera!! ba horixe bera da oraingokoa.

S.Prokofieven "Romeo eta Julieta"ren "Jauntxoen dantza" lanari bueltatxo bat emateko ideiarekin hasi eta "irratirako iragarkiak" proiektuarekin bukatu, 2x1.

Beraz, jarraian bi lan hauek topatuko dituzue.

Datorren ikasturterako lana prest!!



Bigarren lan hau, " Musika eta Publizitatea" lanean gehituta dago, baina ez da zergatik elkarrekin landu behar.






«Euskal rapa» material guztia

Dakizuenez, lehengo astean Musika IX.jardunaldia ospatu egin zen, eta bertan parte hartu nuen. Berritzegunean baimena eskatu ostean, hementxe dago hitzalditxoaren bideoa.
Honekin amaiera ematen diot «Euskal Rapa» proiektuari. 
Azkenean, tontakeri batekin hasi zena, guztion lanarekin proiektu ederra bihurtu da. 
Mila esker, nire 6.mailako ikasle guztiei hain ondo eta gustora lan egiteagatik, La Basuri ikasleen motibazioa handitzeagatik eta errealitatearekin lotzeagatik, Aixerrotako ikasle eta irakasleari, Ainhoa, rapen zuzenketak egiteagatik. 
Zorionak denoi eta mila esker!!


Basurtoko rapak!

Hemen daude zuek prestatukako rapak! bidea luzea izan da, baina oso oso interesgarria. Azaroan hasitako «EUSKAL RAPA» proiektua amaitzear dago, aste honetan ebaluazioa, Kahoota, galdetegia eta listo.
Egia esanda, sortu dituzuen rapak, eta egin ditugun grabaketak ez nituen espero. Zoragarria izan da!!! Poz-pozik nago eta badakit zuek ere berdin zaudetela.
Hementxe dituzue zuen lanak, raperoak!!!
Zorionak guztioi egindako lanagatik, eta grabaketetan hain ausartak izateagatik, benetan.
Eta ez dut ahaztu nahi «La Basu«, eskolara etorri izatea proiektu hau burutzeko oso oso baliagarria izan da eta. Mila esker!!!