The cure, Close to me

“The Cure Ingalaterrako rock musika taldea da, 1976. urtean Crawleyen, Sussexen, eratua. Robert Smith, taldeko abeslari eta kantugilea da handik honakora ibilbide osoa bizi izan duen bakarra, eta asko dira formaziotik pasatutako musikariak.”
Ikasturtea bukatzeko rock alternatiboa, post-punka musika mota egiten duen talde hau ezagutu eta landuko dugu.
Horretarako musika tresna ezberdinak erabiliko ditugu, zeñek daki: txirula, armonika, Orff musika tresnak…… 

Partitura gutxi barru prest egongo da.

http://iratxeallend1.wix.com/thecure

Vivaldiren Lau Urtaroak

Dakizuenez, orain direla hilabete pare bat, Antton Jauregi ezagutzeko aukera izan nuen, ta nola ez, berak sortutako hainbat lanen eta ideien berri ere. 
Horietako bat, Vivaldiren “lau urtaroak” lanean oinarritutako istoriotxoak aurkeztu zizkigun, eta izugarri gustatu zitzaidan materiala, ta lantzeko modua eta aukerak, beraz, bere materiala erabiltzeko eta wix batean jartzeko baimena eskatu nion, baietz esan zidan eta segidan lanean  hasi nintzen.
Antton Jauregiren beste materiala hementxe aurki dezakezue:          MUSIKAENEA
PENTAGRAMAENEA  
ARMONIKAENEA 

Oraindik gauzatxo batzuk falta dira, osatzen joango naiz, bitartean, zuek zeozer gehitzeko aurkitzen baldin baduzue, lasai bota eta gehituko dut.
Eta orain…..istoriotxoak kontatzera!!!