Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Zoritxarrez, oraindik urte asko falta dira egun hau ospatzen uzteko edo bukatzeko. Bitartean dakigun moduan aldarrikatzen jarraituko dugu, abesten edo dantzatzen.
Etiqueta: 2.zikloa.
-
Zapiekin eta gehiagorekin jolasten!
Jakin badakigu erritmoa, mugimendua, intentsitatea…, alegia, soinuaren ezaugarriak lantzeko aukera asko eta ezberdinak daudela.
Jarraian beste aukera batzuk topatuko dituzue: Zapiak, oihalak, zapatak, orritxoak, pilotak…asko dira erabili ahal ditugun gauzak, ezta? gozatu!
-
Hezurdurak
“Hezurdurak” partiturarako erabiltzen nuen wixa, Ikasmusetik hartuta, jada ez dago erabilgarri. Asko gustatzen zaidan partitura da, eta M.Tresna ezberdin askorekin lantzeko aukera ematen du. Horregatik nire erara prestatu dut.
-
"Bidai musikala trineoan" L. Mozart musikograma
Aupa! Aspaldin ezebez argitaratu barik, berriro hemendik!Egun /aste hauetan, WIXen FLASHen egindako hainbat lan (abenduan ikusteko aukera behin betiko amaituko da eta) HTMLra pasatzeko, baita eguneratzeko zein berrizteko aprobetzatuko dut. Lan handia daukat aurretik, baina gustora. Momentuz hementxe duzue berriztutako bat, L.Mozarten ” BIDAI MUSIKALA TRINEOAN” lantzeko musikograma. Asko erabili izan ohi dut eta oso erabilgarria iruditzen zait era askotan lantzeko.Honetan ia dana mantendu dut, berriztu dudan bakarra, musikogramaren itxura eta musikograma bideoan sortzea izan da, J.H.Freixinosen musikograma oinarritzat hartuz. -
Munduko Jolasak ospatzen
Lehengo ostiralean MUNDUKO JOLASAK ospatu genituen. Jada hirugarren urtea. Aurten ez gara oso urrun joan, etxean gelditu gara, EUSKAL HERRIKO josalak, dantzak, abestiak eta m.tresnak landu ditugu. Ia bi hilabetez, musikan eta gorputz hezkuntzan lanean jardun ostean, eguna heldu zen.
Ederto baten pasatu genuen, nahiz eta egun euritsua euki eta gimnasioan ospatu.
Berriro ere ikasle eta irakasleen arteko talde lan bikaina.
Esker bereziak eman nahi dizkiet gorren PTei, beti hortxe egoteagatik, lanerako prest, eta Manuelari prestakuntzan laguntza paregabea izan delako. Mila mila esker!
Eta nola ez, nire ikasle guzti-guztiei lan itzela egin duzuelako!
Hementxe bideo eta argazki mordoa!! Gozatu!!DANTZAKABESTIAHERRI KIROLAKARGAZKIAK







