BOSera bisita

Gaur, 6. mailako ikasle eta irakasle, BOSaren egoitza ezagutzera joan gara. Non, nola, norekin ensaiatzen duten ikustea, Tximo perkusionistak nola jotzen duen ikustea eta honen azalpenak entzutea, Euskalduna jauregiko atzeko partea ezagutzea, agertokia…eta gutxi izango balitz, orkestraren entseguan egon ahal izatea, eta zuzendari lanetan Maite Aurrekoetxea!. 
Benetan, luxuzko bisita gaurkoa!

ARGAZKIAK

“Munduko jolasak” proiektua

Eskolan, MUNDUKO JOLASAK proiektuarekin orain dela 2 ikasturte hasi giñen. Landu genuen lehenengo kontinentea Amerika izan zen, eta oraingoa Europa da. Helburua, gure eskolan dauden kultura ezberdinak ezagutzea da, aitzakia jolasak, dantzak, abestiak, janaria….izanik. 
Materiala sortzen hasteko lehenengo pausua, ikasleen jatorriaren arabera, etxean galdetzea, eta materiala ekartzea izaten da, hortik abiatuta guztion artean aukeraketa egiten dugu. Prest dagoenean, lanera!!
Bukatzeko jaialdia ospatuko dugu, landutako guztiarekin.
Lan hau proiektua den einean, pixkanaka-pixkanaka osatzen joango da.