Olentzero dator

Ez dugu oraindik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu eta, gabon kantak prestatzen hasi gara.
Aurten, lehengo urtean abestu genituen ia abesti guztiak errepikatuko ditugu baina, ezberdintasun batekin, aurten abesti guztiak keinu hizkuntzaz abestuko ditugu, bai, batzuk bazeuden jada, baina osatu egin ditugu. Eta nobedade bezala, 3. zikloko ikasleek errumanieraz abestuko digute…..errumanieraz gehi keinu hizkuntza!, hau erronka handia daukaguna!. Beraz, denbora galdu barik, has gaitezen lanean.


Boomwhackersekin lanean

Musika tresna berria estrenatzeko momentua heldu da. Presa barik hasiko gara, ariketa errazekin baina aldi berean dibertigarriak.
Taldeko lana, arreta, erritmoa, soinuen altuera, tenpoa…milaka gauza lantzeko.
Mila esker Itziar Sanchez eta Agurtzane Goitiari musika jardunaldietan aurkeztu zuten materiala erabiltzen usteagatik, lan bikaina zuena, wixan gehituta dago.

http://iratxeallend1.wix.com/boomwhackers

OSKORRIren agurra

“Ekainean iragarri zuen bezala, 70eko hamarkadaren hasieran abiatutako ibilbideari amaiera emango dio Oskorrik udazkenean, Hauxe da despedidia birarekin.” BERRIA egunkaritik hartuta.
Askok ez duzue ezer jakinko Oskorri musika taldeari buruz, baina 1972. urtetik  gaur arte, hau da, 40 urte baino gehiago, euskal musika munduan ibili den taldeari, merezi duen agurra emango diogu.
Hementxe duzue, aspaldin prestatutako lana, pixkat berrituta, ta guretzako prest. Has gainezen ikasten eta abesten!!!

http://iratxeallend1.wix.com/oskorri1