Kontzertura goaz!!

Gaur, Bilboko goi mailako kontserbatoriora joan gara BOSeko kontzertu didaktiko batekin gozatzera. Klasean landuta, bagenekien pixkat zertaz zihoan istoriotxoa, zeintzu musika tresnak agertuko ziren, musikak…..baina dena ez, noski!! 
Benetan merezi izan du, kontzertu bikaina, eta umeen gustokoa, denok eskolara pozik eta abesten!!

koreografiak

Ez dakit ikasturte honetan denbora eukiko dugun ala ez, justu gabiz eta, bestela irailerako prest daukagu.
Musika hauekin, musika irakasleen jardunaldian koreografiak egin genituen Josu Mugikaren eskutik. Ezin hobeto pasatu genuen, dibertigarria, barreak…., beraz, guk eskolan egiten saiatuko gara ere!
Musika hauekin alde batetik zinemara joango gara, eta bestetik indiako bolywooda ezagutuko dugu!!

Haizearen Herrira Keinu hizkuntzan

Bagoaz ikasturtea amaitzen, eta nola ez, azkenengo abestirako ere, gure eskolako keinu hizkuntzako andereñoen laguntza euki dugu. Mila, mila, mila esker kurtsoan zehar egin duzuen lan guztiagatik!! gozada bat izan da zeuekin lan egitea. Eta datorren urtean, zuek nahi baduzue jarraituko dugu!!
Berriro ere, mila esker: Saioa, Nekane, Tania, Noemi, Vanesa, Saioa eta Nagore!!!
Eta hementxe gure bideoa, danok ikastera!!