La Basu eskolan!

Gaur, EUSKAL RAPA proiektuaren barruan, 6.mailako ikasleek LA BASUrekin egoteko aukera euki dute. Bisita paregabea gaurkoa. Gauza berri pilo ikasi ditugu, egiten ari zareten lanean erabiltzekoak.
Hip Hopa zer den, oinarrizko erritmoak, flowa, beatbox… gauza asko, bai!

Azaroaren 27an diska berria  kalean egongo da, euskaraz oso osorik.
Durangoko azokan aukera paregabea eukiko dugu erosteko.
Mila esker gurera etortzeagatik Basu!!

“Erakusketa bateko margolanak”, Mussorgsky

Ana Petrirenaren Musikarma blogan  “erakusketa bateko margolanak” topatu dut gaur. Traspapelatu egin omen zait, blog honen jarraitzaile  “de pro” naiz eta. Beti bezala oso lan interesgarria, eta oso ondo eginda.
5. mailan, lan hau oinarritzat hartuta, MUSIKA DESKRIPTIBOA landuko dugu. Zuen lehenengo proiektua izango da hau, ziur nago oso gustora ibiliko zaretela.Animo!