Etiqueta: Abestiak

  • Euskararen eguna Basurtun

    Lan handia egin ostean, eguna heldu zen eta, ekintza pilo eta oso politen artean, prestatutako  “Albaola” egin genuen. Hemen dago emaitza, lan bikaina eta dibertigarria oso. Eta gogoratu: EUSKARAZ  DANTZATU, ABESTU, .JOLASTU…..EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

  • Olentzero dator

    Ez dugu oraindik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu eta, gabon kantak prestatzen hasi gara.
    Aurten, lehengo urtean abestu genituen ia abesti guztiak errepikatuko ditugu baina, ezberdintasun batekin, aurten abesti guztiak keinu hizkuntzaz abestuko ditugu, bai, batzuk bazeuden jada, baina osatu egin ditugu. Eta nobedade bezala, 3. zikloko ikasleek errumanieraz abestuko digute…..errumanieraz gehi keinu hizkuntza!, hau erronka handia daukaguna!. Beraz, denbora galdu barik, has gaitezen lanean.


  • Pentagramaenea

    1. zikloan, Antton Juaristi eta Karmele Jauregiren   PENTAGRAMAENEA  lantzen ari gara. Istorioak kontatu, abestiak ikasi, mugidu, gure pentagramaenea propio apaindu….gauza pilo egiten ari gara, ezta?

    Konturatu orduko, musikako notak ikasiak eukiko ditugu!
    Baditugu jada, egindakoaren bideoak.





  • Animalien ibilkera

    Haur Hezkuntzan Animalien ibilkera abestia landuko dugu, eta animalien inguruan hainbat ekintza egingo ditu, abestu, entzun, grabaketak egin…. eta dena jolasten dugun bitartean, taula prest, dadoak hartu eta has gaitezen!!

     http://www.genial.ly/View/Index/563269d51561e90760ced8d8

  • OSKORRIren agurra

    “Ekainean iragarri zuen bezala, 70eko hamarkadaren hasieran abiatutako ibilbideari amaiera emango dio Oskorrik udazkenean, Hauxe da despedidia birarekin.” BERRIA egunkaritik hartuta.
    Askok ez duzue ezer jakinko Oskorri musika taldeari buruz, baina 1972. urtetik  gaur arte, hau da, 40 urte baino gehiago, euskal musika munduan ibili den taldeari, merezi duen agurra emango diogu.
    Hementxe duzue, aspaldin prestatutako lana, pixkat berrituta, ta guretzako prest. Has gainezen ikasten eta abesten!!!

    http://iratxeallend1.wix.com/oskorri1