Archivo de la etiqueta: baliabideak.
Zubi honetan, Durangoko azokara hurbiltzeko aukera euki dut, eta bertan, liburu eta diska piloen artean, diska berri honekin egin dut topo. Abestien zerrenda ikusterakoan, gelan jada lantzen ditugun batzuk agertzen zirela konturatu nintzen: Simamaka, Siyahamba, Alunelu…, , beraz hartu eta erosi nuen.
Lehenengo entzuketa eginda, niretzako, merezi duela esan dezaket. Herrialde ezberdinetako abestiak, jatorrizko hizkuntzaz, euskal ikutua emanez.
Onura aterako diogu, ziur!
Lehenengo entzuketa eginda, niretzako, merezi duela esan dezaket. Herrialde ezberdinetako abestiak, jatorrizko hizkuntzaz, euskal ikutua emanez.
Onura aterako diogu, ziur!
ZIRTARAK antzerki taldeak, diska honekin antzezlana prestatu du.
Gaur, EUSKAL RAPA proiektuaren barruan, 6.mailako ikasleek LA BASUrekin egoteko aukera euki dute. Bisita paregabea gaurkoa. Gauza berri pilo ikasi ditugu, egiten ari zareten lanean erabiltzekoak.
Hip Hopa zer den, oinarrizko erritmoak, flowa, beatbox… gauza asko, bai!
Hip Hopa zer den, oinarrizko erritmoak, flowa, beatbox… gauza asko, bai!
Azaroaren 27an diska berria kalean egongo da, euskaraz oso osorik.
Durangoko azokan aukera paregabea eukiko dugu erosteko.
Mila esker gurera etortzeagatik Basu!!