Besarkadak

Slidesharek, aspaldin, aurkezpenei audioa kendu zien, ordutik, besarkaden ariketa egitea deserosoa bihurtu da. 
Beste aplikazio batzuk frogatzen egon naiz, baina ez dut helburua lortu, beraz, bideoa sortzea pentsatu nuen eta hemen dago. Berriro erabiltzeko prest.
Helburua, berbera: Elkarrekiko onarpen sentimenduak sustatzea.

Partifi, partiturak banatzeko aplikazioa.

Gaur, musika mintegia euki dugu, eta aplikazio berri bat ezagutu dut: PARTIFI.
Askotan partitura bat daukagu hainbat musika tresnentzako edo abotsentzako, baina guk bakarrik melodiaren partitura erabili nahi dugu. Honekin banaketa egin dezakegu abots edo m.tresna  bakoitzarentzako partitura bat sortuz. Oso erabilgarria, eta erabiltzeko erraza, benetan!
Hementxe duzue adibide bat:

Adams Familia

http://partifi.org/
 

Kimutx proiektua

KIMUTX, KANTA ETA IPUIN BILDUMA BAT BAINO GEHIAGO!!
Asmo nagusia, zero-hamabi urte bitarteko haurrek, eguneroko ekintza zehatz batzuk modu alaiean, jostagarrian eta maitakor batean gauzatzen laguntzea da, burututako jarduerak Euskal Herriko kulturaren testuinguruan kokatuz.

http://www.kimutx.eu/kimutx-ipuinak-izakien-astea.php

 Argazkian klikatu

ZeinuTX: Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez izeneko azpi proiektua sortu da. Horri esker, haur eta gazte gorrek, nahiz gorrak ez direnek, elkarrekin Kimutxen ipuinez gozatzeko aukera izango dute.

http://www.kimutx.eu/kimutx-albisteak-zeinutx.php
 Argazkian klikatu