Berandu baina, hementxe dago aurtengo abestia eta dantza. Guztion artean (burbuilak mantenduz 😔).
Ez da abesti berria, jada ezagutzen dugu, beraz errazago guretzat!!! animo!!
Orain dela gutxi topatu dudan erramenta bat duzue hau. On line eta izena eman barik hainbat aukera ditu:
- Abestiei ahotsa kendu, tonua edo tenpoa aldatu...
- Karaokeak sortu, ahotsa grabatu...
Nik, orain arte, abestien tonua aldatzeko erabili izan dut, baita pistak banatzeko. Bigarren honetan Moisesekin gelditzen naiz.
Ea erabilgarria zaizuen.
@IsraFuentetajak egindako lan bikaina da hau. Nik egin dudan gauza bakarra berrerabiltzea izan da, itzuli eta ezer gutxi gehiago.
H.Hezkuntzan zein 1. zikloan M.Tresnak lantzeko erronka/ jolasa.
H.Hezkuntzarako Wixean gehituta.
Hau gertatzen da abesti batek beste gauza batera eramaten zaituenean. Imanol Urbieta BETIKO!.
Bertan, berak sortutako ahalik eta abesti gehien biltzen saiatu naiz, dena ezinezkoa da eta. Baita nik eskolan urteetan eta urtero erabiltzen ditudan kantak. Ea gustatzen zaizuen!
Mila esker Antton Jauregiri eta B03ko foruko kideei emandako laguntzagatik
Imanol Urbietaren beste abesti bat lantzeko aukera ezberdinak. Oraingoan "Nire Gorputzak" abestia.
Abestia bi erritmo zein tonu ezberdinetan ikasteko aukera, abestia ahotsarekin zein ahots barik lantzeko aukera, dantza eta partitura.
Abestiei ahotsa kentzeko Moises erabili dut.
HHko materialeko Wixean gehituta, baita 1. zikloko proiketuan ere.