Peru eta Otsoa

Aste Santua baino lehen nagusien txanda izan zen, BOS eta ODAIKO perkusio taldea, gaur, aldiz 1. zikloko ikasle eta irakasle, Sarrikoko musika konserbatoriora joan gara, Prokofieven “Peru eta Otsoa” ikustera. Bai, asteartean 6. mailakoak entsegu orokorra ikusteko aukera euki zuten egin zuten bisitan, baina gaurkoan txotxongiloekin ikusi dugu. Primeran egon da, errepikatzeko modukoa, beti bezala.
Ikasturtea amaitu baino lehen azkenengo ekitaldi bat eukiko dugu 2. ziklokoentzat, hauxe dantzaren ingurukoa.
Hona hemen gaurko argazki batzuk eta ikusitakoaren bideo txiki bat.

ARGAZKIAN KLIKATU

BOS-ra bisita

Lehengo urtean berandu ibili nintzen baina aurten lortu dut!. Eskolako 6. mailako ikasle eta irakasle BOSaren egoitza bisitatzera joan gara. 
Niri pertsonalki izugarri gustatzen zaidan bisita da, agertokiaren atzeko partea ezagutzea, kontzertuak nola eta non prestatzen diren, musika tresnak non eta nola gordetzen diren eta abar ikustea interesgarria da oso. Eta bidetik, ostiralean ikusi eta entzungo dugun obraren entsegua topatzen baduzu, Prokofieven “Peru eta Otsoa”, bisita borobila bihurtzen da.
Primeran pasatu dugu, datorren urterako egutegian apuntatuta geldituko da.




Sto Tomas eta Olentzero

Urte bukaerako txirigota heldu da, eta Olentzeroari abestiak eskaini dizkiogu, txikitxuak hasi, nagusienak jarraitu, eta danok elkarrekin “Olentz ero”ari abestu. Oso ondo pasatu dugu  eta abestiak ikasi baino askoz gehiago ere egin dugu: Keinu hizkuntzaz abestiak landu, beste herrialdetako hizkuntzak ezagutu…..  
Orain oporretan deskantsatzea tokatzen zaigu, eta bueltan, azaldu dizuedan bezala beste irakasle bat eukiko duzue. Ni ikastaro bat egitera noa eta, urtarrilean ez naiz zuekin egongo, beraz, oporrak disfrutatu, ondo pasa, eta andereño edo maisu berriarekin  nirekin bezala egon eta disfrutatu. Apirilean elkarrekin egongo gara berriro!!
URTE BERRI ON ETA MUXU HANDI BAT GUZTIONTZAKO!!