Non daude nire lagunak? zeinu hizkuntzaz

Durangoko azokan erositako Kurkuluxa elkartearen  "ONGI ETORRI LAGUN" diskatik, "Non daude nire lagunak?" abestia ikasten gaude 1.mailan. Zeinu hizkuntzaz prestatu genuen baita bideoa grabatu ere, baina karaokea.....falta zitzaigun!!! Gabi De La Mazari, berriro ere, emaila bidali nion atzo faborea eskatzen, eta berriro ere ti ta batean prestatu du.
Bi bideoen lotura da emaitza. Taldeko lan bikaina!
Mila mila esker Gabi egindako lanagatik!!



5.mailako lanak

"Erakusketa bateko margolanak" proiektuarekin ibili gara 5. mailan, oso gustora egia esanda, uste nuena baino askoz hobeto. Aste honetan lana grabatzea tokatzen zaigu, eta 5.D.1 taldean jada lana egin dugu. Datorren astean, aurkeztu, Kahoota egin eta oporrak!
Hezkuntza greba egunak direla eta, 5.D.2n pixkat atzeratuta ibiliko gara. Baina prest daudenean, erakusgai jarriko ditugu, noski!
Momentuz sortutakoarekin oso pozik nago, lan bikaina!