Martxoak 8

Emakumeen Nazioarteko Eguna bueltan dago. Aurten ideia maju bat geneukan, baina denbora faltagatik datorren urtean burutuko dugu. Horrek ez du esan nahi martxan jarri ezin garenik!!
Hementxe proiektuaren hasiera eta oinarria.
"KONPLIZE DITUT ETA" abestia zeinu hizkuntzaz prest daukagu, itzel polita gelditu da!! ikasten hasiko gara, eta datorren ikasturtean lanean jarraituko dugu.
Mila, mila esker gure andereñoei, beti prest!!!



Basurtoko rapak!

Hemen daude zuek prestatukako rapak! bidea luzea izan da, baina oso oso interesgarria. Azaroan hasitako "EUSKAL RAPA" proiektua amaitzear dago, aste honetan ebaluazioa, Kahoota, galdetegia eta listo.
Egia esanda, sortu dituzuen rapak, eta egin ditugun grabaketak ez nituen espero. Zoragarria izan da!!! Poz-pozik nago eta badakit zuek ere berdin zaudetela.
Hementxe dituzue zuen lanak, raperoak!!!
Zorionak guztioi egindako lanagatik, eta grabaketetan hain ausartak izateagatik, benetan.
Eta ez dut ahaztu nahi "La Basu", eskolara etorri izatea proiektu hau burutzeko oso oso baliagarria izan da eta. Mila esker!!!



DOREMIKA eta MANON Opera

Asteartea, ekintzez betetako eguna izan zen. Goizeko 9etan hasi eta gaueko 9etan bukatu!
Goizez, 3. eta 4.mailako ikasle eta irakasle, BBK aretora joan giñen  DOREMIKA kontzertuaz gozatzera.
Ederto pasatu genuen, eta akordeoiari buruz, zeozer gehiago, jada badakigu.
Hementxe argazki eta bideo batzuk.

Bestetik, OPERA proiektuarekin bukatzeko gauzatxo bat, garrantzitsuena, falta zitzaigun. Arratsaldeko 6:15ean, 6. mailako ikasle batzuekin Euskalduna jauregira hurbildu giñen, eta ABAOko Aitziberren eskutik aurrentseguaren barrukoak erakutsi zizkigun: jostunak, makillajea, hileapaindegia...eta dana martxan!!! izugarria mugimendua, jendea gora ta behera, mozorratuta, eta makillaje eta peluka bereziekin. Benetan opera batek behar duen guztia, edo gehiena ikusi genuen. Agertokia prest, atrezzoarekin... ez zen ezer falta.
Eta gero, entzutera. 
Mila esker, Aitziber, Arrate, ABAO, horrelako aukera emateagatik. Errepikatuko dugu, ziur.
Bideoarekin gozatu!!



Euskararen eguna Basurtun 2017

Atzo, abenduak 1, Euskararen eguna ospatu genuen. Oso eguraldi kaxkarra euki genuen, baina prestatutako ekintza guztiak burutu genituen. 
Gure aurtengo abestia, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ zeinu hizkuntzaz, beti bezala pimeran irten zitzaigun, zorionak ikasle, irakasle eta guraso, lan bikaina egin dugu eta!!!