Basurtu dantzan eta abesten!!

Hona hemen dantzatu eta abesteko baliabidea. Bertan ruleta bat topatuko duzue, gainean klikatuz mugitzen hasiko da eta gelditzen den zenbaia daukan dantza edo abestia (zeinu hizkuntzaz) mementuan interpretatu beharko dugu. Kapaza izango gara? ziur baietz!

Ideia @yanoteajuntotik hartuta. Begirada bat botaiozue lan interesgarria egiten ditu eta.

Lan honi, nahi izatekotan, berrerabiltzeko aukera jarri diot. Horrela zuen gustora eta zuen ikasleentzako egokiak izan daitezkeen dantzak edo abestiak jar ditzakezue.






"Lau teilatu" zeinu hizkuntzaz EITBmaratoirako

 Aurtengo EITBmaratoirako "Lau teilatu" abestiaren bertsioak eskatzen zituztela enteratu ginenean, 2017. urtean zeinu hizkuntzaz prestatutako bertsioa , Itoiz eta EH Sukarra, burura etorri zitzaidan. Lanaren zati handi bat eginda dugu! zergatik ez guztion artean gure bertsioa egin eta bidali?. Esan eta egin, irakasle zein ikasle guztiak lanera!. Abestiaren zatiak mailaka banatu, ikasi, grabatu, editatu, baimen guztiak elkartu eta bidali. 
Gaur goizean..sorpresa! bidalitako bideoa publikatuta!
Berriro ere elkarlanaren emaitzak itzelak dira.








Martxoak 8

Lehengo urtean, Martxoak 8rako, hasitako proiektua, "Konplize ditut eta"  eskola osoa zeinu hizkuntzaz egitea, bukatu egin dugu. 
Izugarrizko lana egin ostean hemen daude sortutako bideoa eta material guztia. 
Hau bai hau elkarlana!! 


1.Bideoa, ikastekoa


2. Bideoa, egindakoa



“Erre zenituzten sorgiñen” zeinu hizkuntzaz

Munduko jolasak proiektuan buru belarri gaudela, ikasten ari garen abestiarako zeinuak prest ditugu.

Berriro ere, lan izugarria. 
Lau ikasturte dira, eskolan lantzen ditugun abestiak zeinu hizkuntzaz ere prestatzen hasi ginela.
Badakit batzutan ez dudala lan erraza eskatzen, baina ez naiz nekatuko esaten, hauxe da benetako elkarlana. Mila mila esker!!!

Gogoratzen dizuet, hementxe dituzuela momentura arte zeinu hizkuntzaz prestatu ditugun abesti guztiak

Non daude nire lagunak? zeinu hizkuntzaz

Durangoko azokan erositako Kurkuluxa elkartearen  “ONGI ETORRI LAGUN” diskatik, “Non daude nire lagunak?” abestia ikasten gaude 1.mailan. Zeinu hizkuntzaz prestatu genuen baita bideoa grabatu ere, baina karaokea…..falta zitzaigun!!! Gabi De La Mazari, berriro ere, emaila bidali nion atzo faborea eskatzen, eta berriro ere ti ta batean prestatu du.
Bi bideoen lotura da emaitza. Taldeko lan bikaina!
Mila mila esker Gabi egindako lanagatik!!