Euskararen eguna

Apenas hilabete falta zaigu Euskararen egunerako, eta lanean jarri beharko gara!
Hona hemen aurten ikasi beharrekoa. Imanol Urbietari gure omenalditxoa egingo diogu, horretarako Imanolen abesti batzuk hartu eta poupourria egin dut, beti ere gure gorren andereñoen laguntzarekin, laguntzeko beti prest daude, eta hori eskertzekoa da. Mila esker neskak! danok abestera abotsa eta eskuekin!


Olentzero dator

Ez dugu oraindik Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu eta, gabon kantak prestatzen hasi gara.
Aurten, lehengo urtean abestu genituen ia abesti guztiak errepikatuko ditugu baina, ezberdintasun batekin, aurten abesti guztiak keinu hizkuntzaz abestuko ditugu, bai, batzuk bazeuden jada, baina osatu egin ditugu. Eta nobedade bezala, 3. zikloko ikasleek errumanieraz abestuko digute…..errumanieraz gehi keinu hizkuntza!, hau erronka handia daukaguna!. Beraz, denbora galdu barik, has gaitezen lanean.